Euskera

Edinburgoko etxebizitzen aholkularitzako elkartea (EHAP- Edinburgh Housing Advice Partership) herritar guztiei zuzendutako dohaineko zerbitzua da. Bertan, etxebizitzen alorreko aholkuak, informazioa eta ordezkaritza aukerak ematen dira. Alokaituaren ordainketen atzerapenak, hipoteken ordainketak, etxebizitzen sorospenarekin erlazionatutako arazoak, ugazabarekiko kexak eta konpeketen inguruko zalantzak sarri jorratzen ditugun gaiak dira. Aldi berean, zure etxebizitzaren aukeren inguruko aholkularitza eskaintzen da.
 
Etxebizitzen aholkulariarekin txanda hartu nahi izanez gero EHAP bulegoko telefono zenbakira dei egin, 08453024607. Beharrezkoa baldin bada, itzultzaile bat lortuko dugu zure hitzorduan laguntzeko. Hots egiterakoan, emaiguzu mesedez zure izen-abizenak, telefono zenbakia, helbidea, zuregana zuzentzeko nahi duzun hizkuntza eta honako hau esan: "EHAP translation service". Bi egunetara itzuliko dizugu deia hitzorduaren eguna eta ordua emanez. 

Web design by Gecko